XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BARRIAKAzalkuntza onenagaitik, garaikur berezia,
Moltzorik onenetan lenengo saria, Somorrostro`ko Lejarza`tar Iñaki`k.
Moltzorik bereziena, Orozko`ko
Aurreko igandean, sukalkintzan irabazitako sariak be, egun ontan banandu ziran.
Eta irabazleak ez-eze, aurkeztu ziran guztiak izan eben euren zeozertxu, bai ziza-sukalkintzakoak, baita gaurko aurkezlariak be.
Eskerrak inguruetako ta erriko landola, seguru-etxe ta salerosketak emondakoari.
Ta Bizkai`ko Aurrezki Kutxak
Garaipen bat geiego erriak eta erriko bazkun langille onek.
Gure zorionak
BASA-JAUN.
Danetik labur MAÑU TA URDULITZUrrillaren 13`gnean, Garitaonandia`tar Gotzon abade jatorra ta guztion lagun zanaren gogo alde Mezea izan gendun.
Bermeotar pilloa, mañutarrak, eta bilbotar banaka batzuk, gazte eta zar, bete eben eleizea, Mañu`n.
Urrillaren 20`gnean, Urdulitz`en, bere jaioterrian, berbera jazo zan.
Bai batean naiz bestean, uts aundiak ikusi genduzan.
Asko ez ziran etorri, eta biotzean min emon euskun gauzak ain azkar aztu legikezala ikusteak.
Utsik mingarriena, abade bere lagunena izan zan, bat bera be ez zan azaldu... nun ete-ziran?.
OÑATIJaurlaritzako aztertzailleak, txokolate landola bateri 75 milla ta 500 milla lauerlekoko zigorrak ipiñi dautsaz, txokolate naastua egiteagaitik.
Akeita
Uri onetan jasotzeko dan Nuklear Landola`tar aurkako ezetz andi bat jaurti dau Naparroa`ko Aldundiak.
Gipuzkoa`n be, Aldundikoak,Udaletxeak eta Bazkun batzuk (Arantzadi ta), ozen eta garbi erantzun dabe.
Bizkaia`n ostera, iñork ez dau tautik be esan.
ILLARGIANEuskalerria`n diran egunerokoak aitatzean, danon ao-miñetan erdal-izparringiak erabilten dogu.
Mundu zital onetatik urruneko zeru lilluragarri baten dabiltzala, arestian, batek, Marte ta Jupiter eta izarretan garabiltz.
Aulan, laster esan al izango dogu, emengo izparringak ez dagozala zeruan, lurrean bere ez.
Barriz be.
Larogeitak Ipar-amerikar ikasle dagoz uri onetan.
Ara joan ziran euskal-artzaiñen ondorengoak geienak.
Or urteneteko ikastaroa beteko dabe.
Euskerea, gaztelerea, ta euskal-jakintzan jardungo dabe.
Talde au.
Idaho`ko Boise Ikastetxe Nagusitik ei-dator, eta emengo eralgitza guztiak Ikastetxe orrek ordainduko dauz.
Ameriketatik gure jakintzea ikastera datoz eta guk, ba ete daukagun be ez dakigu!.
SONDIKAAndrak be kale-jiretan, kaleak zear asarre.
Ur ezagaz, andra mordotxo batek, agerpen bat egin dau erri onetan.
Ogei minutu luzatu ei-zan aurkezpen ori:
Zikiñak ei-doguz.
Ederto garbitu dira